Azterketa Medikuak

KIROL AZTERKETA MEDIKUAK

            Klub eta entitateen kirolarientzako zuzenduta dagoen zerbitzua da. Kirol praktika ziurra bermatzen duen azteketa medikua egiteko aukera eskaintzen dugu.

            Horretarako, Klubak bakarrik finkatuko du irteeraren data eta gu hurbilduko gara zuen instalakuntzetara, zerbitzu eroso, azkarra eta eraginkorra kirolarien osasunaren kontrola eramateko.

 
¿ZERGATIK?
  • -          “Espainian, 30.000 pertsona baino gehiago hiltzen dira bat-bateko heriotza dela eta” (Europa press 2014/09/08)
  • -          “Adin eta maila guztietan gertzatzen da”
  • -          “Naturalak diren heriotzen %12a bat-batekoak izaten dira, hortik, %88a bihotzekoak dira” (FEMEDE)
  • -          Kirol federazioek, lizentzia sortzerakoan, mediku azterketa egitea derrigortzen dute. (Ley 14/1998 de 18 de Junio , del deporte del País Vasco).
NORENTZAT?
  • -          Kirol klubak
  • -          Kirolarekin harreman duten erakunde publiko eta pribatuak (federazioak, udaletxeak, elkarteak).
  • -          Bakarkako kiroletako erakundeak eta taldeak (10 baino gehiagoko taldeak)
  • -          Kirol eskola
  • -          Ikastetxeak
NOLA?
  • -          Unitate mugikorrak: Behar den tokira joaten gara, erakundearen erosotasuna ziurtatuz
  • -          Ordutegia eskariaren arabera moldatzen dugu
  • -          Talde eta fideltasunaren araberako deskontuak
  • -          Klub edo entitateekin hitzarmenak egiteko aukera
  • -          Kirolari bakoitzari, emaitzetako txosten bat ematen zaio hauek azaldu ostean.
  • -          Zerbitzu Euskaraz eta erderaz eskaintzen da
 
EGITEN DITUGUN FROGAK
  1. Kirolariaren eta bere familiaren aurrekari klinikoaren kontrola:

Kirolariaren gurasoei egindako galdetegiaren bidez, edo zuzenan kirolariari egindako galderen bidez, frogetan kontuan izango diren aurrekari kinikoen kontrola egingo dugu.

  1. Elektrokardiograma

Medikuak elektrokardiograma aztertuko du ondorengo arazoak begiratzeko:

  • -          Bihotzaren gorabeherak detektatu, honen aktibitatea aztertuz.
  • -          Bihotz taupaden maiztasuna ikusi
  • -          Miokardio lesioen diagnostikoa egin
  • -          Bihotzekoak bereiztu
  • -          Arritmia mota desberdinak aurkitu
  • -          Bihotz gutxiegitasunen jatorria aztertu

 

  1. Bihotz eta arnas sistemaren oinarrizko esplorazioa

Birikien eta bihotzaren auskultazioa. Elektrokardiograman jasotako emaitzak osatzeko.

  1. Oinarrizko antropometria: Pisua, altuera eta gorputz masaren indizea (IMC)

Pisua eta altueraren neurtzea. Ondoren IMC (índice de masa corporal) balorea ateratzen da.

  1. Tentsio arteriala eta Oinarrizko esfortzu froga: Ruffier.

Gure egoera fisikoaren balorazioa ateratzen den koefizientea da. Bihotz taupadak konparatzen dira atsedenean, esfortsu ondoren eta errekuperazio ondoren. Horrela, bihotzaren erresistentzia eta errekuperazio ahalmena baloratzen dugu.

  1. Espirometria

Arnasketa fluxu maximoa neurtzen da.

  1. Podoskopia eta bizkarrezurraren esplorazioa: eskoliosi, hiperzifosi edo       hiperlordosia bezalako patologien kontrola.

 

 
ZITAK HARTZEKO PROZEDURA

Zitak hartzeko protokoloa:

  • -          Data finkatu email edo telefonoaren bitartez
  • email: reconocimientos@kiroletansport.info
  • Tlfa: 645 737 435 (Aritz) edo 606 88 98 72 (Arkaitz).
  • -          Aurrekontua bidaltzen dugu eta bueltatu behar duzue sinaturik
  • -          Kiroletan Sport S.L.-ek entitateari ondorengoa eskaintzen du:
  • Kirolariak ordutegi batean sartzeko taula. (10 kirolari orduko)
  • Gurasoen baimenaren ziurtagiria adin gabeko umeentzako. Gurasoak beteko dute eta azterketaren egunean ekarriko dute. Dokumentu hau sinaturik ez bada ekartzen, ezin izango dugu azterketa egin(ADIN GABEKO KIROLARIAK BAKARRIK).
  • -          Entitateak bueltatuko du ordutegien taula irteera egin baino egun bat aurretik. Horrela gure partez, kontrol handiagoa izango dugu eta gestio errazagoa izango da (emailen bidez edo gure bulegotik pasatuz).
 
Kirol azterketa medikuen protokoloa:
  • -          Entitateak ondorengo ezaugarriak dituen espazio bat eskaini behar du azterketa medikuak egin ahal izateko:
  • Higiene: lehor, garbi eta argia duen tokia .
  • Pribatutasuna: Kirolarien intimitatea errespetatzen duen tokia.
  • Altzariak: Mahai bat eta bi aulkiak behar ditugu
  • Entxufeak
  • Esku-ohe bat sartzen den leku bat behar dugu.
  • -          Entitatearen partetik arduradun bat egon behar da kirolarien dinamizazioa eramaten. Horrela, aldaketak edo ezustekoren bat egotekotan ingurua ezagutzen duen persona bat izango dugu hurbil.
  • -          Adin gabeko kirolariek gurasoen baimenaren ziurtagiria sinaturik ekarri behar du.
  • -          Kalitatezko zerbitzu bat ziurtatzeko nahian, finkaturiko ordutegia errespetatzea gomendatzen dugu. Horrela, planifikaturik gabeko pilaketak saihestuko dugu.
  • -          Froga egin baino bi ordu lehenago ezin da jarduera fisiko egin, emaitzak fidagarriak izateko.

 

Informazio Txostena deskargatu. Azterketa Medikuak